SAN JUAN GAUA

Kaixo familia!!Gure azken blogean, San Juan gaua ospatu nahi izan dugu. San Juanetako abestiarekin hasiko gara:

San Juan de la Portaletaña,
zapatu arratsaldean,
hamalau atso tronpeta joten
motroiko baten gainean.
Urra, urra, urra, San Juanetan,
dantzan egingo gu ipar haizetan
ujuju, San Juanera goaz gu.

San Juan gauean, herritarrek gehiago erabiliko ez dituzten gauzak botatzen dituzte sutara eta bertan denak erretzen dira. Begira nolako sua egiten dugun Bermiotarrok goiko plazan.

Bermeoko San Juan jaiak 2012: egitarau zabala suaren inguruan | Bermeo

 

 

 

NOIZ Agenda - Agenda:SAN JUAN EKITALDIA BERMEO

Eta nola ez…Hemen dator sorgina pirulina, erratz eta guzti!!

Bermio Instagram posts - Gramho.com

Hamen azken ipuina, ikastolan irakurtzen dogu eta umeei, pilo bat gustaten zaie.

RATAPONNNNNNNNN!!!

 

Goazen jarduerarekin!! Oraingoan  San Juan  gaueko sua margotuko dugu. Hauek izango dira beharko ditugun materialak:

  • Kartulina edo orri bat.

  • Hori , laranja eta marroi koloreko hatz margoa.

  • Platerak ( hatz margoa jartzeko).

Lehenengoz, plater baten margo horia jarri beharko da. Eskua margo gainean jarri ondoren, orrian gure hatza jarriko dugu. Gauza berbera egin kolore laranja eta gorriarekin ere. Eskuen marrazkiaren azpian, marroi kolorearekin egurra margotuko du haurrak hatzamarrekin. Ikusiko duzue ze sute ederrak irtengo duen!

Feuerwehr #zirkusbasteln Feuerwehr

 Pena handiarekin , azken erronkako argazkiak, mila esker zuen parte hartzeagaitik. Artistek zarie!!

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Heldu da aurtongo kurtsoari amaiera emateko eguna, zelako pena eta sentsazio arraroa. Oraingo honetan, bizitzen gauden egoerara moldatu behar garenez modu ezberdin batean egitea tokaten zaigu: Besarkada eta musu barik, aho eta begietara ezin begiratuz,  “agur” edo “hurrengo ikasturterarte” esan barik. Baina bueno, gutxiago be ez dugu egingo, merezi duzuen moduan egiten saiatuko gara. Beraz, hemen doatzue aurton bizitako une, momento polit eta aberasgarri batzuk.

Ikusten da pilo bat disfrutatzeaz gain, oso ondo pasa dugula eta nola ez, gauza asko ikasi ere. Lagun artean bizitako momentu horiek, zuentzat gorde bihotzean.

Espero dugu bideoa zuen gustokoa izatea eta gogoratu!! Uda berezi honetan, jarraitu ondo pasatzen, disfrutatzen, jolasten, esperientzia esberdinez gozatzen.. zuon familia eta ingurukoekin. Merezi duzue txapeldunak!!

Besarkada eta musu birtual pilo bat zuentzat eta etxekoentzat!! MUAAAA

ITSASOA

Kaixo!!! Bermeo gure herria, itsasoz inguratutako herri bat da…Hori dela eta, gaurko blogean itsasoagaz zerikusia duten gauzak ezagutuko ditugu; itsasoko animaliak, itsatsontziak…

bita de la cadena puerto puerto - bita

De Bermeo a Gaztelugatxe

 

 

 

 

 

Black And White Ecg Stock Video Footage - 4K and HD Video Clips ...

Lehenengoz, hemen datoz Pupu eta Lore itsasoan dauden animaliak erakusteko prest. Begira-begira zenbat dauden!!!

 

 

Gure itsaso eta hondartzetan, hainbat karramarro bizi dira, batzuk hondar azpian eta beste batzuk aldiz atxen zulotxoetan bizi dira. Umeei,  hondartzara doazenean asko gustatzen zaie karramarroak aurkitzea, harrapatzea… Mota askotakoak daude; Handiak, txikiak, beltzaranak, gorrizkak.. Hona hemen argazki batzuk:

 

Nola ibiltzen da karramarroa?

 

Oraingoan, bagoaz itsasontziekin! Portuak itsasontziz beterik egoten dira, mota askotakoak dagoz, begira-begira:

 

 

 

Hemen doa martxa asko duen abestitxo bat!!

 

Oraingo honetan irinarekin esperimentatuko dugu. Hauek izango dira beharko ditugun materialak :

  • Ontzi edo bandeja bat.

  • Irin pakete bat.

  • Enbudoak, basoak eta koilaratxoak.

 

 

Bandeja barrura irin pakete guztia bota beharko duzue. Ondoren,enbudo, koilara eta edalontziak sartu irinarekin batera. Dana dagoenez prest… Irinarekin esperimentatzea tokatzen zaio haurrari. Ondo pasa!!

 

 

AGURRRRRRRRRRRR!!

Gaua

Kaixooooo!!!

Gaurko blogean, txikitxoek gaua ezagutzea nahi dugu. Eguzkia sartzen denean, argi izpiak desargetu eta gaua dator!! Gaua egiten denean, izarrak ikus dezakeguz zeruan, begira zein politak!

 

Gaua egiten denean, ilargia edo Katalin, ikusi dezakegu, ilargiak forma desberdinak ditu. Gitxi gitxika hasten doa eta forma desberdinak hartzen ditu ilargi betea osotu arte.

Lobo GIFs - Get the best GIF on GIPHY

Nolakoa da gaua? Beltzaaaaaa.

Gauean zer gehiago egin dezakegu?? Looo!!!

Hurrengo goizean indar eta energi asko izateko, gauean lo egin behar da eta asko deskantzatu. Begira begira, nola egiten dugun lo!!

Goazen asteko erronkarekin!!

Beharko dugun material bakarra, linterna bat izango da. Etxeko argiak itzali, linterna piztu eta jolastera!!!

linterna

 

Ipuintxo batzuk irakurriko ditugu. Ea gustoko dituzuen. ZZZZZZZZZ

Flechas Curvas Png - Cashew , Transparent Cartoon, Free Cliparts ...

 

ERRONKAKO ARGAZKIAK!!!!

 

Ohianeko animaliak

 

Kaixo familia!! Gaurkoan ibilalditxo bat egingo dugu ohianera,  bertan bizi diren animaliak ezagutzera. Prest zaudete!! Ba goazen!!!!

 

 

Nolako soinuak ateratzen dituzten!! Zein animali gusta zaizue gehien? Niri ELEFANTEA gustatzen zait gehien. Elefante laguntxo bat ere badut, begira -begira nor den…

 

 

Berriro sartuko gara ohianean, abesti honekin!!

 

Oraingo honetan elefante txiki  ohianetik ibili da jolasten, despistatu da eta ez du amatxo aurkitzen.

 

Gaurko blogari amaiera emateko jardueratxo bat egingo dugu. Material hauek beharko dituzue:

  • Horri bat lehoi baten marrazkiarekin (Ordenagailutik atera dezakezue edo zeuek eskuz marraztu.)

  • Margo marroia,laranja edo horia.

leohiamargo

Lehoitxo bat margotuko dugu. Begira nolakoa egin dugun guk. Ea zuek zein ederto egiten duzuen!!!

 

 

Hemen bidalitako argazkiak!! Eskerrik asko.

 

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

 

 

GURE HERRIA EZAGUTZEN!!

 

Archivo:Bermeo CLUB logo.jpg - Wikipedia, la enciclopedia libre

Ez dauela Bermiolakorik!!!

Aii Bermeo gure herridxe, ze herri polita den. Hainbat txoko eder ditugu eta paisai izugarrriak. Hemen argazki batzuk gure txikitxoek Bermeoko inguruak ezagutzen joateko.

Gaztelugatzeko San Juan.

Bizkaia: costa y naturaleza más allá de Bilbao | El Viajero | EL PAÍS

 Talie.                                    

Atalaya | turismoabermeo

Aritzatxu.

aritzatxu

 

Izaro irla.

izaro

 

 

Bagoaz aste honetako erronkagaz!! Oraingoan argazkitxo bat atera beharko duzue, zuoi asko gustatzen zaizuen Bermeoko tokiren baten. Begira gureak!!!

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

 

Hemen datorkiguz Anton, Mari, Lorentzo eta Josefin Bermeoko erraldoiak, ipuintxo batekin. Ea nor animatzen den “pipie” ematen erraldoiei!!

 

Gure ikastolak 2010.urtean IBILALDIA antolatu zuen eta abesti eta bideoklip polit hau sortu zuen danon laguntzagaz. Marigoran kikunbera!!

 

 

Orain hemen duzue Bermeko gazteek egindako abesti martxozo hau, Miñen puntiegaz!!

 

Gaurko blogarekin amaitzeko joan den asteko erronkaren argazki batzuk:

 

 

                      ASTEBURU ON BAT FAMILIA!!!

Goazen hondartzara!!

Kaixo familia!! Gero eta hurbilago dugu uda … ze ondo eh??

Udan hondartzara joatea pilo bat gustatzen zaigu eta batez ere, gure txikitxoei.

Haiek, asko disfutatzen dute bertan ; uretan plisti plasta, aretzan jolasten…

 

 

Bermion eta ingurunean, hainbat hondartza ditugu.

Ezagutzen dituzue ezta!!

Zein hordantzatara joaten zarete?? Ni aritzatxura eta zu??

 

 

Hemen dituzue, aretzan egin daikezuezan jolas batzuk.Ondo pasa!!

Gure  txikitxoei gehien gustatzen zaien jolasa, baldea hondarrez  betetzea da eta ondoren pasteltxo bat egin edo hondar guztia berriro lurrera botatzea. Menditxoak egitea ere, asko gustatzen zaie.

Zu prest al zaude?? Ba hemen doa gaurko abestia!!

 

 

Beruriiiiiiiiiiii!!

Goazen uretara pixka bat errefreskatzera.

 

 

 

Plisti plasta, plisti plaust, mela mela eta blai blai egitera!!

Errefreskatu zarete?

Pupu eta Loreri, asko gustatzen zaie hondartza joatea eta ikusi ikusi,zein ondo pasatzen duten.

Bakioko Udala - Eskerrik asko argiteriaren ganeko inkestan parte ...

URAREKIN GOZATZEN!!

Kaixo familia!! Uda gero eta hurbilago dugunez eguzkiaren berotasuna gehiago somatzen da. Beraz zer dago ura baino hobeago berotasun hori kentzeko eta errefreskatzeko? Gure txikitxoei asko gustatzen zaie urarekin jolastea eta esperimentatzea. Horregaitik, gaurko blogan urarekin egin ditzakegun jolasak eta jarduerak erakutsiko dizkizuegu.     

Mela mela egiteko prest?? Ba goazen ur jolasekin!!

 

Jolas honetarako behar dugun materiala:

  • Urez beteriko puztukiak.

  • Kalean bazagoze,iturri bat euki beharko dozue hurbil puztukiak betetzeko.

puztuki

Puztukiak urarekin bete beharko dituzue. 4-5 betetzen dituzuenean haurrari emon eta ur festa!!!!

Puztukiekin beste era bateko jolasa ere egin daiteke. Puztukiak urez bete aurretik zulo txikitxoak egin  eta horrela urez betetzen dituzuenean, zulotxoetatik urak irtengo du iturri moduan.

zulotuta

Oraingoan etxeko esponjak erabiliko ditugu.Jolas honetarako behar dugun materiala honako hau da:

  • Palangana edo ontzi bat.

  • Esponjak.

  • Plastikozko basoak.

esponjak

Ontzi edo palangana bat urez beteko dugu.Ondoren esponjak eta edalontziak sartuko ditugu barrura.Orain umeraren txanda da!!Ederto pasatuko du esponjetatik irtetzen den urarekin jolasten,esperimentatzen eta baita ura edalontzietara botatzen.

Hemen dator aste honetako erronka!!Prest zaudete!! Ba hauek izango dira beharko dituzuen materialak:

  • Palangana edo ontzi bi.

  • Plastikozko Pelotatxoak edo uretan flotatzen duen beste edozein gauza erabili dezakezue.

  • Iragazki, burduntzali edo koilara handi bat.

 

paule

Lehenik eta behin ontzi bat urez bete beharko duzue. Ondoren, pelotak uretan sartu eta haurrari burduntzali, koilara edo iragazki bat emon eta pelotak hartzen saiatu behar da. Pelotak hartu hala beste ontzi batera sartu ditzala, ederki pasatuko du!!

 

 

Eta orain, dantza pixka bat!!! Hemen datoz, pirritx eta porrotx “epo itai tai ye” abestiarekin, oso dibertigarria da, begira begira!!

 

 

KLIK Bukatzeko, hemen dituzue pasadan asteko erronkako argazki eta bideoak. Txapeldunak zarete, segi horrela!!    

 

 

ERRELAJAZIOA

Kaixo!! Joan den astean pila bat mugitu gendun gorputza motrizitate lodia landuz, gaur errelajatzeko asmoarekin gatoz. Haurra errelajatzeko erabili ahal dugun jarduera bat, masaiak ematea izan daiteke. Masaiek, haurra errelajatuaz gain ama/aitarekiko konekzioa ere sendotzen du. Interakzioaren bidez haurraren eta gurasoen arteko lotura sustatzen da, banan -banako arreta, errespetu, maitasuna, ukimena, enpatia…

 Adibide moduan hemen dituzue haurrekin egin ahal dituzuen masai batzuk:

Aurpegi masaia:

masajes_1

 

Haurra, gorantz begira etzanda egon beharko da. Bere bekokia laztantzen hasi, erditik hasita alboetara atzamarrak mugituz. Ondoren, begi inguruetan masaia emon, mugimendu borobilak eginez.

 

 

 

Hanka masaia:

masajes_4

 

Haurraren hankatxoa, eskuekin hartu. Esku bietako hatz lodiarekin, hankaren puntan masaia emon, atzamarrak pixka bat barrurantz sakatuaz. Ondoren, haurraren behatzak pixka bat sakatu.

 

 

 

Lepo masaia:

masajes_3

 

Haurra buruz behera jarri. Bere lepo gainean zure esku biak jarri, eta  aurrerantz eta atzerantz mugitzen hasi, mugimendu gurutzatu batekin. Gogoratu, eskuak ez banandu haurraren lepotik, masaia emoten zauden bitartean, kontaktua mantendu, une oro.

1000 dibujos: Gif de una ardilla dando un masaje

Haurrari masaiak emoten zaudetenean, musika  hau oso ondo dator giro lasaiago bat sortzeko. Beste edozein momentutan ere jarri ahal dogu musika hau, adibidez umea jolasten dagoanean edo oso urduri nabaritzen dugunean, lehen esan dogun moduan, giro lasaiago bat sortzeko helburuarekin.

 

Pirritx eta porrotxek ere badakite masaiak ematen, haiek jolas moduan egiten dabe, begira begira ze dibertigarria eta lasaigarria!!

 

Horrenbeste  masaiaren ostean, lasai lasai egongo zarete ezta? Ba orain, adi adi entzun, hartz handiren ipuina!

 

 

Blogari amaiera emateko, hemen dituzue zuek bidalitako  bideo eta argazkiak. Ze fin zabiltzaten!! segi horrela!!

Gorputza astindu

Egun on familia!! Eguena honetan, gorputza mugitzeko gogoagaz etorri gara. Eta zuek??

Kalera irtetzen ari garenez eta bertan motrizitate lodia lantzeko hainbat eta hainbat ariketa egin ahal izateko aukera edukiko dugunez, hona hemen, kalean egiteko ariketa batzuk:

 

 

Abesti honek, gorputza berotzen lagunduko digu.

Danok prestttt!!!!

Horrenbeste gorputz mugimendu egin ostean apur bat nekatuta egongo zarete ezta? Pixka bat deskantzatzeko ipuintxo bat entzungo dugu, oraingoan hiru hartzen ipuina tokatzen zaigu.

TXATXANNNNN !!!! HAMEN DATOR, ASTEKO ERRONKA. ANIMO!!!

Beitu, zelako zafrie!!! Eskertzen da, zuen parte hartzea. Eskerrik asko.

ARRAIN AZOKA

Bermeo - tradición pesquera y vistas espectaculares van de la mano

GORA ARRAIN AZOKA 2020!!!

 

 

Aste honetan , arrain azoka birtuala ospatzen da Bermeon eta guk ere gai honen inguruan bideratu nahi izan dugu gure gaurko bloga. Bermeoko abestiak, gure erraldoiak, danborrada… azoka ezagutuaz apur bat gehiago.

IMG_20200510_192405

Blogari hasiera emateko dantza apur bat egingo dugu Bermeoko abesti honekin.

 

 

 

Badakizue nortzuk diren honek???

Bermeoko erraldoiak!! Anton, Mari, Lorentzo eta Josefin deitzen dira. Arrain azoka eta Bermeoko beste jai batzuk ospatzen ditugunean, haiek ere, kalera irtetzen dira dantzan. Bermeoko kaleetatik zehar joaten dira bira-biraka  eta ume asko euren atzetik joaten dira, haiek ikusi nahian. Begira-begira ze politak diren gure erraldoiak!!

 

 

Erraldoiekaz dantza egin ondoren, apur bat errelaxatuko gara eta jarduera bat egingo dugu. Arrain azokan gaudenez, nola ez!! Arrain polit polit bat egingo dugu. Prest!!!!!

 

Jarduera honetarako behar dugun materiala:

Ancla con Cadena para decoración [Exclusivo ✔️]

 

  • Barradun kola  edo kola zuria.
  • Eskulanak egiteko erabiltzen diren koloreetako ponpoiak. Beste aukera batzuk, kotoia, lekaliak, papelezko bolatxoak, etxean duzuen zerbait.
  • Horri edo kartulina bat.
  • Errotulagailu bat.

Personaje de dibujos animados de atún | Vector Premium

 

 

Parranda piloa egin ostean, oheratzeko ordua heldu zaigu. Begira Izar sagutxoak zer egiten duen oheratzeko ordua heltzen denean…

 

 

Gaurko blogari amaiera emateko, hemen dituzue zeuk bidalitako argazki eta bideoa. Baduez gure landatxuek gorantz, gero ta handidxau.

 

 

AGURRRRRRRRRRRRR

13 Cosas que entenderás si tienes peor memoria que Dory | Imagenes ...