Koloreak!!

Kaixo!! Oraingoan koloreekin gatoz. Helburua, koloreak pixka bat  gehiago ezagutzea da, horretarako honako bideo hau prestatu dugu:

PREST!!!!! 

Hemen datoz gure laguntxoak Pirritx, Porrotx eta Mari motots haien Loroarekin. Zazpikoloro deitzen da , zazpi kolore desberdin dituelako bere lumetan; Gorria, urdina, horia, berdea, laranja, morea eta marroia. Danok dantzan Zazpikolororekin!!

ANIMO , IPURDIAK GORA ETA DANTZATZERA!!!

Ze ondo, dantzatu eta dantzatu eta bide batez koloreak ikasi!

Ba segi dantzatzen!!

 

Heldu da eguena, iujuuuuuuu!!!! 

Azpian asteko erronka, animatzen zarete???? Ba emon klik!!

 

Horrenbeste margoztu ostean, apur bat errelaxatzeko, hemen dituzue zuon joan den asteko erronken argazkiak. Ikusten da ederki pasatu duzuela!!

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

 

 

                    ASTEBURU ON BAT IZAN FAMILIA!!!

Gitxi gitxika kalera irtetzen

Kaixo familia!! Zelan aste burua? Irten duzue kalera? Denbora asko egin dugu etxean eta batzuk, irrikitan  egongo ziñeten kalean korrika, saltoka, txirrinduan ibili, jolastu eta beste hainbat gauza egiteko. Beste batzuei aldera, apur bat kostako zitzaizuen kalera irtetea, horrenbeste denbora etxean egon eta gero.Pixkanaka- pixkanaka irtengo garenez, joango gara astiro-astiro, lehengo ohiturak berreskuratzen. Gu ere, irten gara kalera eta begira nola ibili garen!!

 

 

Gure herrian, leku askotatik ibili gaitezke bueltatxo bat ematen; Talan, portuan, aritzatxu ondoko zelaietan, ikastolako bidean…hainbat aukera ditugu. Takolo,pirritx eta porrotx kaleetatik zehar dabiltza “kalian goraaa kalian beheraaa”

Hainbat denbora ikastolako laguntxoak eta maisu-andereño ikusi gabe egon garenez, jarduera dibertigarri hau prestatu dugu, haien aurpegiak bergogoratzeko. Ea aurkitzen dituzun!!!

 

Oraingo ipuinean, Pepe  eta Milak egunean zehar zer egiten daben ikusiko dugu,ikusi ikusi!!!

Gaurko blogari amaiera emateko, hemen dituzue zuok etxetik bidalitako  argazki eta bideoa, artistak zarate!

klikatu bideoa

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

                            EGUENERARTE!!!

 

Musika tresnak

Kaixo familia!!

Konfinamendua hasi zenetik eta gaur egunera arte egiten ari garen ibilbidea luzea eta latza izaten ari da.Zeuon gertutasuna eta prestutasuna momentu oro sentitu ditugu. Egoera ez ohiko honetan zuen, GURASOEN,jarrera ezin hobea da eta egiten ari zareten esfortzua txalogarria da benetan.Beraz guk zuenganako miresmena agertu nahi dizuegu merezita duzuen goraipamen bat eginez.

Iritsi zaigu eguena eta joan den asteko erronkako zuen lan politak ikusteko ordua heldu zaigu. Zelako opari ederra egin diozuen Amatxori, txapeldunak zarete!

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Orain, badakizue zer daukagun prestatuta ezta??? Hemen gure asteko erronka, ondo pasa maspasa!

Musikak, haurrak estimulatzen ditu eta haurrak ere poztu egiten dira soinuak sortzen dituztenean. Horregaitik, gure helburua, etxeko txikitxoek musika tresnak eta honek sortzen dituzten doinuak apur bat hobeto ezagutzea da.

 

Benga, musika tresna bat hartun eta dale gogor. Ahateak danborra, katuak bibolina, txakurrak turuta, tximinoak txindata eta azkenik txarriak tronboia. Ze nolako talde polita osatuko dugu!!!

 

 

Pepe, Mila eta euren laguntxoei, asko gustatzen zaie musika eta hainbat musika tresna jotzen ikasi dute…

begira ze ondo egiten duten!!

 

 

                             ASTEBURU ON BAT FAMILIA!!!!!

 

 

Gorputzeko atalak

Artistak zarete!! Hemen dituzue zuek bidalitako argazki batzuk etxeko irudiekin eta zuen umetxoen argazkiekin osatuta, asko eskertzen dira, eskerrik asko eta animo.

 

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

Kaixo familia!! Oraingoan gure helburua gorputzeko atalak lantzea da. Garrantzitsua da haurrak bere gorputzaren ezagutza izatea. Ezagutza horrekin haurrak bere identitate pertsonala garatuko du. Prest daude gure txikitxoak? Ba goazen atal desberdinak ezagutzera!!

 

 

Gitxi gitxika badoaz gorputzeko atal batzuk ezagutzen ezta? Orain abestu eta dantzatzeko ordua heldu da eta baita soinuak ateratzekoa ere!

 

 

 

Dantza asko egin eta soinuak atera ondoren apurtxo bat lasaituko gara abesti eder honekin.

 

 

 

Orain jarduera dibertigarri batekin goaz..Behar dozuen materiala honako hau da:

 

IMG-20200430-WA0051

 

  • Puztuki bat.
  • Errotulagailu bat.

Puztukia haizez bete ondoren aurpegi bat margoztu behar duzue; Begiak, sudurra, ahoa eta belarriak. Margoztu ondoren, umeari galdetu, begiak non dauden?  eta sudurra? , ahoa non dago?  eta belarriak ?. Jarduera honen bitartez, era erraz eta dibertigarrian ezagutuko dituzte aurpegiko atalak.

 

Amaren eguna!!

Kaixo! Ze fin eta gogotsu ibili zareten, bidalitako erronka egiten. Begiratu emaitzak, ze lan ederrak!! Esan beharra daukagu, oso pozik gaudela gure txikitxoen lanak ikusi ahal izateagaz eta gainera, ikusten da asko difrutatu dutela, horrek poztazun handia ematen digu. Eskerrik asko eta jarraitu horrela familia!!!

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

 

 

 

 

 

Datorren Maiatzaren 3 an Amaren eguna ospatzen da eta guk ere omenalditxo bat egin nahi diogu Amatxo guztiei. Horregaitik, pentsa dugu aste honetako erronka, etxeko txikiek Amatxori egindako opari bat izatea. Ziur gaude ilusio handia egingo diola Amatxori.

Behar duzuen materiala honako hau da:

  • Orri edo kartulina bat.
  • Gometsak, margoak, pegatinak, etxean daukazuena.
  • Errotulagailu bat.

IMG-20200427-WA0170

Lehenik loratxo bat margoztu behar duzue eta lorearen inguruan “Ama asko gutsut” idatzi. Ondoren, haurrari emon gometsak eta bera saiatu behar da gometsak hartzen eta loratxoan pegatzen. Ikusten badozue kostatu egiten zaiola gometsak hartzea..ez da ezer gertatzen!!Aita eta Aman laguntzarekin ederto egingo du.

 

Nirea hau da! Nolakoa da zurea?

IMG-20200430-WA0048

bohotz

 

Zer esango ginateke gu, gure Amatxoak barik! Asko maite ditugu. Hona hemen abesti hau, zuoi eskeinita doa.

 

 

Hemen duzue amatxo elefanteren ipuina, zenbat jaboten duten ama guztiek euren umetxoak. Asko maite zaitut amatxo!!!

 

 

                                        ASTEBURU ON FAMILIA!!!

 

GARRAIOAK

Egunon familia! Nola pasatu duzue asteburua? Seguru topera ibili zaretela  txikitxoekin, ekintza desberdinak egiten. Gaurko blog -eko gaia garraioak dira eta mota desberdinetako garraioak ikusiko ditugu; autoa , kamioia, trena, autobusa, motorra…Beraz, prest zaudete? ba goazen ikustera…

 

 

Bolantea ondo oratu eta goazen ran roberrean…pooo pooo!!pooo pooo!!

 

 

Txuuuu txuuuu!! Txikitxoak trenean doazenean zein gustura joaten diren inguruko paisaiak adi adi ikusten; mendiak, itsasoa, hondartza… Trena asko gustatzen zaien garraio bat da eta asko disfrutatzen dute bidairen bat egiten dutenean trenez.

 

 

cochea

 

Gaurko jarduera, zuek nahi dozuen garraioa margoztea da. Zuen haurrak gustokoen duen garraioa edo zuek( gurasoak) marrazteko errezen ikusten duzuena ere izan daiteke!

Beharrezkoa den materiala honakoa da:

Orri zuri bat

Pensamientos, Reflexiones y Crecimiento Personal: LA PÁGINA EN BLANCO

Arte Hezkuntza <--: Margozteko materialak

koloredun margoak

 

 

 

 

 

Nagusiek lehenen egin behar dozuena, orri zurian garraio bat marraztea da. Ondoren zuen haurrei margoak eskaini, berak gustukuen duen koloreak aukeratu eta garraioa margozten hasiko da. Ondo pasa maspasa!!!

 

Marrazketa apur bat egin ostean,ipuintxo batekin bukatuko dugu,begira nolako soinuak ateratzen dituzten garraioak, ea zein den zuen gustokoena!

 

 

 

Hementxe dituzue zuek bidalitako argazki batzuk ( erronkatik aparte), asko eskertzen da haurrak ondo ikustea( ze handi dauden…). Eskerrik asko!!!!

 

El pase de diapositivas requiere JavaScript.

 

 

 



 

 

Animaliak lantzen!!

Kaixo Katxiporreta Sticker for iOS & Android | GIPHY

Kaixo familia, zelan astea?? espero dugu ondo egotea.

Ze gustoko ditugu animaliak. Oraingo honetan gure helburua , txikitxoek animaliak apur bat gehiago ezagutzea da.

Prest animalien modura hitz egiteko!!!

 Astoak ia ia, txakurrak uau uau,        oilarrak kukurruku katuak miau miauuuu!!!

 

 

Gure laguntxoak azokara doaz eta hainbat animali ezberdin ikusiko dituzte. Ea zeintzuk diren!!!

 

Animalitxoekin dantza apur bat egin ondoren, pixka bat errelaxatuko gara… Gure laguntxo kroko kokodriloa datozkigu bere animaliak erakustera, ea zein animali duzuen gustokoen!

animaliak   

 

ERRONKA

Familia!!Alexian dakartzuen moduan, hemen gatoz asteko erronkarekin. Ea  egiten animatzen zareten, seguru txikitxoek ederki pasa eta asko disfrutatuko dutela. Gu, irrikitan gaude euren lantxoak ikusteko!!

Argazkiak bidaltzeko hemen dituzue gure posta elektronikoak:

-Ander :amunitiz@eleizaldeikastola.eus

-Miren: mmartija@eleizaldeikastola.eus

-Maite: mmunitiz@eleizaldeikastola.eus

 

IMG_20200422_175235

HEMEN GAUDE EDOZERTARAKO !!

Recursos Educ. Infantil

 

Elikadura

EGUNON KLIK

 

                                    ABESTIAK

Gure txikitxoak gose direnean…zer hobe, fruta apur bat jatea baino!!

 

 

Pirritx,Porrotx eta Mari Mototsek ere  gozo gozo jaten dituzte barazkiak!

 

  IPUINA

Barazkiak eta frutak oso onuragarriak dira txikitxoen osasunerako,ona hemen bideo hau, gure txikitxoek pixka bat hobeto ezagutu ditzaten.

 

 

   JARDUERAK

 

1- Mazedonia: Haurrek, mota, textura eta zapore desberdinetako frutak probatzeko, pentsatu dugu, era egoki bat izango litzatekeela mazedonia bat egitea etxean. Mazedonia zuok nahi duzuen  fruta motagaz egin ahal daiteke, adibidez: Sagarra, madaria, mandarina, kiwia, platanoa, marrubiak…. edo zuon gustukoak diren beste edozein ere izan daiteke. Oso erraza da egitea; fruta pieza bakoitzari azala kendu eta ondoren zati txikitxoetan ebagi behar duzue, ebaki ondoren plater edo bol baten jarri, nahastu  eta prest duzue mazedonia gozo gozo jateko!

indizea

images

2-Frutazko brotzetak:

Fruta desberdinak  ebakita dituzuenean beste aukera bat brotzetak egitea izan daiteke, horretarako, paloak behar dituzue eta fruta zatitxoak.Paloa zeuok eskuan duzuela, haurra fruta zatitxoak sartzen saiatu behar da. Amaitzean txokolate apur bat bota ahal zaio. Ummmmmm.

brotzeta

 

 

 

 

 

3- Zapore desberdinak dastatzen: Oraingoan zapore desberdinak probatuko ditugu, batzuk umeari asko gustatuko zaizkio baina beste batzuk izan leiteke  horrenbeste ez gustatzea. Gozoa, gazia, mingotsa eta garratza probatzera emango dizkioguz. Behar ditugun  materialak hauek izango litzatekez:

  • platerak.
  • gatza.
  • azukrea.
  • limoia.
  • laranja.

Plater baten azukrea jarri, beste baten gatza, bestean laranja zatitxoak eta azkenik limoi zatitxoak. Banan banan eskeiñi umeari. Ea zein duen gustokoen!!!

 

GARRANTZITSUENA , DISFRUTATZEA.

 

 

Inklusioa

globo urdinak

Gaur,Apirilaren 2 an Autismoaren nazioarteko eguna ospatzen da eta nola ez, tartetxo bat eskeini nahi izan diogu gai honi gure blogean.

Autismoa norberaren baitara bilduz eta itxuraz behintzat kanpoko munduaz desinterezatuz, errealitatearekin harremanak haustearen fenomeno patologikoa da. Autismoa daukan pertsonak, zailtasunak dauzka besteekin harremantzeko, hitz egiteko, emozioak identifikatzeko.

Pertsona hauek hutsuneak izaten dituzte oinarrizko prozezu psikologikoetan;

 

  1.  Adimen aldetik, arrazoitzeko zailtasunak, arazoei irtenbidea bilatzeko zailtasunak, planifikatzeko eta ikasketetan atzerapena izaten dute.

  2. Egoeretara egokitzeko zailtasunak. Errutinatik kanpo autismoa duten pertsonak zailtasun handiak izaten dituzte egoera berrietara egokitzeko eta antsietate egoerak bizitzen dituzte. Hori dela eta, ohikoak izaten dituzte “ecolaliak”(behin eta berriz zarata berdina errepikatzea) edota mugimendu errepikakorrak.

  3. Emozioak identifikatzeko zailtasunak: Besteek zer sentitzen duten ezin izaten dute jakin.

  4. Bakarrik egoteko joera:Beste jendeekin harremantzea ez zaie gustatzen,eta isolatzeko joerea izaten dute.

  5. Joku sinbolikoa ez: Haurrak direnean, imajinaziozko jokuetan ez dute jolasten. Gainera, berandu hasten dira hitz egiten eta asko kostatzen zaie gauzak behatzarekin seinalatzea.

Amaitzeko, azpimarratu behar da Autismoaren mundua mundu zabala dela eta pertsona bakoitzak bere ezaugarri eta garapena daukala.

 

 

                                  ABESTIAK

 

Abesti honek polito isladatzen du pertsonek daukaguzan baloreak eta beste pertsonen bat ondo ez dagoela ikusten badugu laguntzea dela gure eginbeharra.

 

 

 

Begira bideo honetako haurtxoak ze polito abestu eta dantzatzen duten aniztasunaren aldeko abestia!!!

 

 

 

                              IPUINAK

 

Hemen duzue ahatetxo itsusiaren ipuina gozatu ezazue!!!

Ezberdintasunak akatsak izan beharrean, ezaugarriak izan daitezke.

 

Hemen aldiz, 3 txerrikumeen ipuina!

ENE BADA OTSOA DATORRRR !!!

 

                               JARDUERAK

 

1- Hemen dugu motrizitate fina lantzeko beste jardueratxo bat, behar duzuen material bakarra papera izango da, izan daiteke edozein motatako papera ;periodiko papera, folio bat, propagandetako papera, aldizkari papera…

Paper zati ertain bat hartuko dugu eta geuk apurtuko dugu umeari esanez horrela egin behar duela, ondoren umeari emango diogu papera eta bera saiatu behar da papera apurtzen. ANIMO!!!! Gero papel zaparrada.

 

 

2- Haurrak esperimentazioaren bitartez sormena eta irudimena estimulatzen ditu, hori lantzeko, honako jarduera prestatu dugu;

-Materiala: Ontzi edo kaxa bat, ogi arrallatua, enbudoak, zerealetako koilarak edo koilara normalak eta edalontzi txikiak. ( Hondartzako tresnak ere balio dute)

-Jarduera: Ontzi barrura bota ogi arrallatua eta bai eskuekin eta emandako materialarekin(enbudoak…)haurra esperimentatzen hasiko da.

 

Sacamos el pan de la cocina - Escola Infantil PEGGYY si estrenamos la caja de luz de Mamá Madera con pan rallado ...

ARTIKULUA

 

AUTISMOAREN SEINALEAKlazo azul

 

Noiz agertzen dira?

AENak haurra jaio aurretik sortzen dira, eta sintomak haurtzaro goiztiarretik agertzen dira, sei hilabetetik aurrera. Baliteke geroago azaleratzea, konplexutasun soziala dela-medio agerian geratzen direnean.

Autismoaren seinaleak 12 hilabete baino gutxiagoko haurrengan

Adin horretan autismoaren seinaleak atzemateko, arreta handiz begiratu behar da haurra behar bezala ari ote den espero diren garapen-helburuetara iristen. Funtsezkoa da seinale hauek arretaz zaintzea:

  • Zure seme-alabak ez du interesik erakusten pertsonen aurpegiekiko.
  • Ez du begirada mantentzen, ez du irribarre egiten, eta badirudi pertsonen gainetik edo pertsonak zeharkatuz begiratzen duela.
  • Ez du beti erreakzionatzen soinuekin. Ez du erantzuten bere izenetik deitzean, ez da biratzen soinu bat nondik datorren ikusteko, eta ez dirudi ikaratzen denik zarata ozen bat entzuten duenean. Baina badirudi beste egoera batzuetan ongi entzuten duela.
  • Ez zaio gustatzen inork bera besarkatzea edo ukitzea.
  • Ez du interesik azaltzen ume txikien jarduera edo joko tipikoetan, adibidez, kuku jolasean.
  • Ez du zezeltzen eta ez du ageri hizketaren garapeneko seinale goiztiarrik.
  • Ez du keinurik egiten zurekin komunikatzeko, adibidez, ez du besorik jasotzen besoetan hartzea nahi duenean.

ELAKRREKIN

Autismoaren seinaleak 12 eta 24 hilabete bitarteko haurrengan

  • Ez du komunikatzeko keinurik egiten. Ez du burua astintzen baietz edo ezetz esateko; ez du agurrik egiten eskuarekin, eta ez du hatzarekin seinalatzen zer nahi duen.
  • Ez ditu hatzarekin seinalatzen interesatzen zaizkion gauzak.

14 eta 16 hilabete bitartean, haur gehienek hatzarekin seinalatzen dute, adibidez, txakurtxo bat edo jostailu berri bat ikusten dutenean, modu horixe erabiltzen dute zure arreta erakartzeko interesatzen zaien horretara.

  • 16 hilabeterekin oraindik ez du hitz solterik esaten edo 24 hilabeterekin oraindik ez du bi hitzeko esaldirik artikulatzen.
  • Galdu egin ditu lehen bazituen hitz egiteko gaitasuna edo gaitasun sozialak. Adibidez, haurrak lehen zezeltzen zuen edo hitz batzuk esaten zituen, edo beste pertsona batzuekiko interesa agertzen zuen, baina orain ez.
  • Besteengandik isolatzen edo urruntzen da.

Badirudi zure txikiak ezikusiarena egiten duela inguruko pertsonen aurrean, eta bere munduan bizi dela.

  • Hanka puntetan dabil edo ez dabil oinez.

 

AUTISMOA

Autismoaren seinaleak 2 urte edo gehiagoko haurrengan

  • Atzeratuta dago hizkuntzaren garapenean.

Batzuk ez dute hitz egiten, beste batzuek ordea hizkuntza garatzen dute, baina asko kostatzen zaie elkarrizketetan parte hartzea. Zailtasunak izan ditzake bere beharrizanak komunikatzeko.

  • Hizketa patroi arraroak dauzka.

Totelka edo hitz etenekin hitz egitea, edo ahots tonu akutuegia edo lauegia erabiltzea. Baliteke hitzak bakarrik esatea esaldirik osatu gabe edo hitz bat edo esaldi bat errepikatzea behin eta berriro. Baliteke, baita ere, galdera bati erantzun beharrean galdera bera errepikatzea.

  • Ez dirudi besteek esaten dutena ulertzen duenik.

Agian zure seme-alabak ez du erantzungo bere izenetik deitzean, edo ezin ditu argibideak jarraitu edo barre, negar edo oihu egiten du, behar ez denean.

  • Objektu bakar batean enfokatzen da erabat edo objektu zehatz horren alderdi zehatz batean (adibidez jostailu baten gurpilean) edo gai bakarrean.
  • Oso gutxi imitatzen ditu ingurukoak.

Gutxitan imitatzen du zuk egiten duzuna, eta ez du parte hartzen imitatzeko edo antzezteko jokoetan (adibidez, txakurtxo bat izateko itxurak egiten).

  • Bakarrik jolastea gustatzen zaio.

Badirudi zure seme-alabari ez zaizkiola interesatzen beste haur batzuk, normalean ez ditu gauzak partekatzen eta ez du txanda errespetatzen.

  • Portaera zurruna du.

Baliteke errutinei indarrez eustea eta zailtasunak izatea trantsizio uneetan. Horregatik, gerta liteke kasketaldi bat izatea etxetik haurtzaindegira joateko ohikoa ez den bide bat aukeratzen baduzu. Baliteke oso berezia izatea jateko orduan edo oso “errito” bereziak jarraitu behar izatea otorduetan.

  • Oso modu bitxian jolasten da objektu eta jostailuekin.

Esaterako, luzaro egon daiteke jostailuak ilaran edo hurrenkera jakin batean jartzen. Baliteke ondo pasatzea gauza errepikakorrak egiten, adibidez, ateak ireki eta ixten. Edo erabat zentratu daiteke jostailu baten botoia behin eta berriro sakatzean edo orgatxo baten gurpilak biraraztean, adibidez.

  • Bere burua zauritzen du, hozka eginez edo kolpatuz, adibidez.
  • Mugimendu errepikakorrak egiten ditu, adibidez, besoak eta eskuak astintzea.
  • Oso sentikorra da zenbait estimuluren aurrean.

Ez du nahi uki dezaten, asaldatu egiten da zarata entzuten duenean, sentikorregia da usainekiko eta baliteke zenbait elikagai jan nahi ez izatea. Agian etiketarik gabeko arropa bakarrik jantzi nahiko du edo material zehatz batzuekin egina dagoena.

  • Baliteke gehiegizko erreakzioak izatea min mota jakin batzuen aurrean eta behar adinako erreakziorik ez izatea beste batzuen aurrean. Adibidez, belarriak estaltzen ditu zarata ozenen bat entzuten duenean, baina ez da ohartzen belaunean urratu bat egiten badu.
  • Baliteke funtsik gabeko beldurrak izatea eta benetan arriskutsua den zerbaiti beldurrik ez izatea. Adibidez, kaltegarria ez den objektu batek (puxika batek) ikaratu dezake, baina ez du beldurrik altuera handian dagoenean edo benetako beste arrisku batzuen aurrean.
  • Loaren nahasteak ditu.

Autismoa duten haurrek arazoak izaten dituzte lokartzeko, sarri esnatzen dira gauean eta batzuetan oso goiz esnatzen dira goizean.

  • Jarrera arazoak ditu.

Autismoa duen haur bat fidagaitza, menderakaitza edo aktiboegia izan daiteke. Baliteke hiperaktiboa, oldartsua edo erasokorra izatea.

 

ZAINDU / ETXEAN GELDITU

LORTZEN GAUDE

 

 

 

Emozioekin bizi gara!

ALEEEEEEEEEEEEEGRIA

Emozioak norbanakoek barneko zein kanpoko eraginen aurrean sumatzen dituzten fenomeno psikofisiologikoak dira. Emozioak aldarteari, izaerari, nortasunari eta jarrerari eta motibazioari lotuta daude. Oinarrizko emozioak hauek dira: Poztasuna,beldurra,haserrea,tristura,nazka, ustekabea…

                           

  Abestiak

Tximeleta  triste zegoen ez baitzuen bere hegoak mugitzeko indarrik, gaixorik zegoen! Orduan erlea etorri zen eta estia eman ostean tximeleta sendatu egin zuen, gure tximeleta maitea berriz hegan egiteko prest dagoenez poz-pozik jarri da.

 

Besarkada batek  gure bihotza pozten du, hemen duzue pirritx,porrotx eta mari mototx-en musu abestia!!!

 

  Ipuinak

Gure krokok beldur asko ditu, denok dituguzan moduan. Hauek gainditzeko dugun metodo bakarra, ikarei aurre egitea da. Animo kroko!! Hemen gaude zu laguntzeko prest.

 

 

Poza emozio positibo bat da eta gaizki egona murrizten du.

Bere funtzioak haue dira:
1- Emozio desatsegin edo negatiboen eragina lehuntzea
2- Erlazio sozialak erraztea eta erregulatzea. Solaskideak ikusiko du erlazio interpertsonal edota komunikatibo baterako prest zaudela, eta jokaera agresiboak urruntzen ditu irudi adiskidetsu bat emanez.
3- Besteak laguntzeko iniziatiba indartzen du.

                              

 

 

                              ARTIKULUA

Beldurrak bidelagun

Gizakiak berezkoa, biologikoa du beldurra. Beldurra izateak babestu egiten du mehatxuetatik. Mehatxuak are mehatxuago dira umeentzat, eta beldur asko dituzte. Helduen laguntza eta babesa beharrezkoa da halakoetan, beldurra zalantzan jarri gabe hura gainditzen lagundu ahal izateko.
Ume bat, beldurrak uzkurtuta, ohe barruan.

Tapakiak eta maindireak kukututako gorputz txiki bat, kikilduta. Min egiterainoko indarrez itxitako begiak. Gurasoen besotik edo hanketatik askatu nahi ez duten eskuak. Eskolaren aurrean edota ikasgelan harri bihurtutako hankak. Igerilekuko baldosei itsatsitakoak. Medikuaren kontsultatik ihes egin nahi dutenak. Herio batean korrika ari direnak, txakur batengandik ihesi. Beldurra. Umeen beldurra. Iluntasunari, mamuei, bakarrik geratzeari, ezezagunari, ezezagunei, heriotzari, irainei, errietei, urari, medikuei, xiringei, animaliei… Laguntza eskatzen dute.

Beldurra normala eta berezkoa da. «Emozio guztien artean primitiboena». «Harekin jaiotzen gara, eta animaliek ere badituzte. Gure garunean biologikoki txertatuta daude beldurra eta arriskuak saihestea; beste emozio batzuk, ez».

Ezezaguna: batzuetan erakargarri, besteetan mehatxu. «Bizitza elementu ezezagunez beteta dago; ezezagunak jakin-mina eragiten digu, eta, aldi berean, baita beldurra ere».

Beldurra nagusitzen baldin bada, pertsona paralizatu dezake, edota ihes egitera bultzatu. «Aldiz, jakin-mina nagusitzen baldin bada eta beldurrari aurre egin badiezaiokegu —bakarrik edo lagunduta—, orduan ezagutzan aurrera egiten dugu».

Normalean gizakia bi beldur bateraturekin jaiotzen dela dio Magantok: bakardadeari zaion beldurra eta iluntasunari zaion beldurra. Logelan, lo egiteko garaian, bat egiten dute. Egunez logela koloretsu eta adeitsuak direnak forma, itzal eta distira mehatxatzaile bihurtzen dira gauean. «Eta umeak ez dira bakarrik egoten: munstroak, fantasiazko pertsonaiak eta abar dituzte irudimenean. Begiak itxita ere, hor daude». Eta ametsak primitiboagoak, irrazionalagoak eta kontrolaezinagoak dira umetan.

Zer egin daiteke halako beldurren aurrean?

Helduen presentzia, arreta eta kontaktu fisikoa behar dituzte, hiru adituek nabarmendu dutenez: gurasoak, senideak, hezitzaileak… Umeen segurtasuna helduen mende egon ohi baita. Helduak ondoan izatea oinarrizkoa da umeak lasaitzeko eta beldurrari aurre egiten hasteko. Beldurrak segurtasun falta eragiten du —umeei gehiago—, eta segurtasuna emango dien norbait behar dute. «Umeak heldu baten konpainia edo laguntza duenean», azaldu du Choklerrek, «beldur hori neutralizatu egiten da, edo, gutxienez, apaldu». Helduaren sendotasuna «bere egiten du».

«Kalitatezko kontaktua»

Baina egote hutsa ez da nahikoa. «Kalitatezko kontaktua» behar dela zehaztu du Barandiaranek: «Bertan egotea, beldurraren intentsitateak eskatzen duen denboran eta kontaktu fisikoarekin, azala azalaren kontra egoteak ematen baitu segurtasuna batez ere».

Umearen beldurra identifikatu behar da, beldurra zeri dion jakin. «Oso ona da beldurrei buruz hitz egitea», Magantoren iritziz. «Umeak sentitu behar du entzuten zaiola, jarrera ulerbera batekin». Hitzez adierazteko gai baldin bada, hitzekin; ezin badu —txikiegia delako edo beldurtuegi dagoelako—, orduan marrazkien edo jolasen bidez egin daiteke.

Beldurra identifikatu bai; umeari beldurra arrazoitzeko eskatu, ez, Barandiaranek argitu duenez. «Batzuetan pentsatzen dugu umeek gure moduan pentsatzen dutela, eta ahaztu egiten dugu zer adin duten. Eskatzen diegu azaltzeko, arrazoitzeko, pentsamendu arrazionala erabiltzeko, eta 0 eta 6 urte artekoek oraindik ezin dute. Pertsona txikiak balira bezala tratatzen ditugu, gure modukoak balira bezala, baina ez dira».

Beldurra ukatzea eta gordetzea kaltegarria da. Ukazioak indartu eta bizitu egiten du beldurra, Choklerren arabera: «Beldur bat ezkutatzen baduzu, bi beldur dituzu: beldurrari berari eta gainerakoak konturatzeari». Gainditu gabeko beldur bat beldur kroniko bihur daiteke.

Umeen beldurrei aurre egiteko orduan arrisku nagusietako bat da beldur horiek helduen arrazionaltasunaren, irizpideen eta logikaren arabera neurtzea. Hala eginez gero, umeen beldur gehienek ez dute zentzurik; baina benetako beldurrak dira hala ere.

Krokodilo bat ohe azpian, esaterako. «Helduarentzat ez dauka logikarik, baina umeek ez daukate logikarik», azaldu du Magantok. «Burutik pasatzen zaizkien gauzak existitzen dira». Hirurek nabarmendu dute inoiz ez direla auzitan jarri behar umeen beldurrak, Euskal Herriko oheren baten azpian krokodiloren bat aurkitzeko arriskua den mendrena bada ere. «Beldurra ulertu behar da eta segurtasuna helarazi behar zaie, haien ondoan zaudela esan. Haurrek ziur egon behar dute norbaitek lagunduko diela eta inork ez diela barre egingo».

Kontrakoa sekulakoa litzateke umeentzat. «Ez esan txorakeriarik»; «ez zaizu ezer gertatzen»; «pasatuko zaizu»… izan daitezke umearen beldurrak auzitan jartzeko modu batzuk.

«Beldurtuta dagoen haur bati ezer pasatzen ez zaiola esatea, berak pasatzen zaiola sentitzen badu, bera deskalifikatzea da, bera ez onartzea, sentitzen duenak ez duela balio esatea. Berak beldurra du, beldur hori bizi du, eta hori da garrantzitsua. Helduek deskalifikatzeari diote umeek beldurrik handiena. Izutu egiten ditu helduari ez gustatzeak, bai baitakite beren bizitza helduaren zaintzaren eta babesaren mende dagoela. Ezin dira heldurik gabe bizi». Choklerrenak dira hitzezko mailu kolpeak. «Ez zaie barre egin behar, ez dira irrigarri utzi behar, ez zaie errieta egin behar», osatu du Magantok.

Haurren beldurrak gutxiestea gurasoen kontrako jokabidea izan daiteke. «Umeak konfiantza galtzea eragingo luke, eta sekulako amorrua sortuko luke gurasoen kontra», ohartarazi du psikologoak. «Pentsatzen du gurasoek ez dutela ulertzen, ezin duela haiengana jo eta eta ez daukala inor». Helduen jarreraz gain, ume horien anai-arreba zaharragoena ere aintzat hartzeko eskatu du, txikienen beldurrak gutxiesteko joera baitute askotan.

Haurrak babesteak ez du esan nahi beldurrari amore eman behar zaionik. «Beti» egin beharreko bi gauza garrantzitsu daude Magantoren arabera: bata, beldurra eragiten dioten gauzak egitea, beldurra baldin badu ere; bestea, sekula gezurrik ez esatea.

Egin beharra

«Beldurra gainditzen lagunduko diogu, erraztasunak emango dizkiogu, baina gainditu beharko du, zeren, hala egiten ez badu, beldurra gailentzen baita». Shock terapiarik ez, beti helduen babesarekin eta laguntzarekin baizik. Eta urratsez urrats, bete ditzaketen helburu txikiak jarrita. «Helburu txikiak lortu ahala, errefortzuak, sariak».

Gezurrik ez. Txertoa jartzera joan behar badu, esan egin behar zaio. Dentistarenera joan behar badu, esan egin behar zaio. «Zer egingo dioten azaldu behar zaio, baina gurasoak lagundu diezaioke: eskua emanda, arnasketan lagunduz, aholkuak emanez… Modu soilean azaldu behar zaio zer gertatuko den».

Gaur egungo zenbait gurasoren bi joerak oztopatu egiten dute haurrek beldurrei ondo aurre egin ahal izatea: alde batetik, umeak denbora luzez bakarrik uzteak, gehienetan gailu elektronikoekin; bestetik, ohiko hainbat jarduera egitea debekatzea, umeei zerbait gertatzeko beldurrez.

Gurasoen arreta eta denbora faltak beldurrak ez gainditzea eragin dezake, umeak ez baitu lortuko bakarrik beldur bati aurre egitea.

Beldurra kutsakorra da. Gurasoen beldurrak haurren beldur bihurtzen dira. «Beldurra transmititu egiten da», Magantoren esanetan. Gurasoen beldurra, haurra babesteko nahia, ezin da aitzakia izan umearen garapena eta esplorazio premia oztopatzeko. «Gehiegi babestea ez babestea baita». Gurasoek ohitu egin behar dute ikustera seme-alabek aurre egin behar dietela kostatzen zaizkien gauzei. «Beldur batzuekin jaioko dira, beldurrarekin heziko dira, baina guk uste baino indartsuagoak dira: bizitzeko sekulako sena daukate. Pixka bat lagunduz gero, gainditu egiten dute beldurra».

Haurrak indartsuak dira, baina haur dira. Chokler eta Barandiaran kezkatuta daude helduak sarritan ez direlako jabetzen haurren beldurrez. Ume horien mundua hauskorra, aldakorra, ezegonkorra eta mehatxatzailea dela, eta horrek nahasmena, mesfidantza eta larritasuna eragiten diela. «Ulertzeko gauzarik zailenetakoa da haur txikienek askoz ere beldur gehiago eta nahasiagoak dituztela handiagoek baino, eta, gainera, ezin dute esan zeri dioten beldurra», Choklerren arabera. «Helduei iruditzen zaie jan eta lo soilik egin behar dutela; ez dira konturatzen haztea beldurrez betetako prozesu bat dela».

«Garrantzia eman behar zaio. 0 eta 6 urte arteko garaia beldurren garaia da: umeak ez du mundua ulertzen guk ulertzen dugun munduan. Haurtzaroa bizitzen utzi behar diegu, ume izaten, ume izatea zer den ulertzen».

 

                              JARDUERAK

Haur masaia hitzak bere baitan hainbat teknika hartzen ditu: Ukimena, ahotsa eta begirada. Gauzek beraien artean lotuz eta estruktura egoki bat emanez, ikusi da haur masaiak onurak ekartzen dizkiola bai haurrari eta baita gurasoei ere. Gainera onura hauek, ez dira maila fisiologikoan soilik gelditzen, urrutiago joaten dira, non sistema emozionaleko zuntz sentikorrak estimulatzen eta indartzen baititu,konfidantzazko, segurtasuneko eta onarpeneko giroa lortzeko.

 

flechas peque

 

Hemen, emozio desberdinen ilustrazio ederrak eta behean beraiekin batera entzun beharreko musika. Eroso jarri, seme alaba altzoan edo etzanda. Irudia begiratu eta abestia entzun. Ea zer sentitzen duzuen!!!

GOZOTASUNA

KLIK GOZOTASUNA

MAITASUNA

KLIK MAITASUNA

 

HASERREA

AMORRUA

SUMINKOR

KLIK SUMINKORTASUN

TENTSIOA

KLIK TENTSIOA

LASAITASUNA

KLIK LASAITASUNA

BARETASUNA

KLIK BARETASUNA

POZTASUNA

KLIK ZORIONA

POZIK

KLIK POZA

ERRUKIA

KLIK TRISTEZIA

Culpa Aula de Elena

KLIK ERRUA