Kaixo familia!!Gure azken blogean, San Juan gaua ospatu nahi izan dugu. San Juanetako abestiarekin hasiko gara:
San Juan de la Portaletaña,
zapatu arratsaldean,
hamalau atso tronpeta joten
motroiko baten gainean.
Urra, urra, urra, San Juanetan,
dantzan egingo gu ipar haizetan
ujuju, San Juanera goaz gu.
San Juan gauean, herritarrek gehiago erabiliko ez dituzten gauzak botatzen dituzte sutara eta bertan denak erretzen dira. Begira nolako sua egiten dugun Bermiotarrok goiko plazan.
Eta nola ez…Hemen dator sorgina pirulina, erratz eta guzti!!
Hamen azken ipuina, ikastolan irakurtzen dogu eta umeei, pilo bat gustaten zaie.
RATAPONNNNNNNNN!!!
Goazen jarduerarekin!! Oraingoan San Juan gaueko sua margotuko dugu. Hauek izango dira beharko ditugun materialak:
-
Kartulina edo orri bat.
-
Hori , laranja eta marroi koloreko hatz margoa.
-
Platerak ( hatz margoa jartzeko).
Lehenengoz, plater baten margo horia jarri beharko da. Eskua margo gainean jarri ondoren, orrian gure hatza jarriko dugu. Gauza berbera egin kolore laranja eta gorriarekin ere. Eskuen marrazkiaren azpian, marroi kolorearekin egurra margotuko du haurrak hatzamarrekin. Ikusiko duzue ze sute ederrak irtengo duen!
Pena handiarekin , azken erronkako argazkiak, mila esker zuen parte hartzeagaitik. Artistek zarie!!
Heldu da aurtongo kurtsoari amaiera emateko eguna, zelako pena eta sentsazio arraroa. Oraingo honetan, bizitzen gauden egoerara moldatu behar garenez modu ezberdin batean egitea tokaten zaigu: Besarkada eta musu barik, aho eta begietara ezin begiratuz, «agur» edo «hurrengo ikasturterarte» esan barik. Baina bueno, gutxiago be ez dugu egingo, merezi duzuen moduan egiten saiatuko gara. Beraz, hemen doatzue aurton bizitako une, momento polit eta aberasgarri batzuk.
Ikusten da pilo bat disfrutatzeaz gain, oso ondo pasa dugula eta nola ez, gauza asko ikasi ere. Lagun artean bizitako momentu horiek, zuentzat gorde bihotzean.
Espero dugu bideoa zuen gustokoa izatea eta gogoratu!! Uda berezi honetan, jarraitu ondo pasatzen, disfrutatzen, jolasten, esperientzia esberdinez gozatzen.. zuon familia eta ingurukoekin. Merezi duzue txapeldunak!!
Besarkada eta musu birtual pilo bat zuentzat eta etxekoentzat!! MUAAAA